Bila ezazu Josef erregearen altxor galdua; horretarako, bide bakarra duzu: igarkizunak asmatzea. Zailenak asmatzeko laguntzarik behar baduzu, idatzi araba-artxibo@ej-gv.es helbidera, eta argibideak emango dizkizugu.
Arauak
- Igarkizun bakoitzaren kokalekua lotuta dago frantsesek Gasteizen izan zuten presentziarekin.
- Igarkizun bakoitzaren soluzioa beti da zenbaki bat.
- Jar ezazu zenbaki bakoitza bere tokian, orrialdearen behealdeko laukitxoan.
- Ekar ezazu soluzioa Arabako Probintziako Artxibo Historikora, eta bertan aurkituko duzu azken igarkizunaren erantzuna.
Arrastoak
- Aldeetatik, atzetik eta aurretik gaude zuri so. Ez dugu belarririk, baina zenbatek dugu tinpanorik?
- Inor zauritu nahi izan gabe, gudu askotan egonak gara. Anaiok eta nik, denok dugu aulkia, baina haietan ezin eser. Zenba gaitzazu.
- Eguzkiz nabil baina ez haizez. Noiz izan da nire sortzea, zure ustez?
- Errege-erreginen jokoan, bigarren igarkizuneko pare haren bikotea gara. Zenbat garen jakingo duzu, zeren, ezkutuan ongi landatuta, eskalak baititugu koroa gisa.
- Beti tente eta zut; lehen San Franziskori eusten genion, orain San Bizenteri. Zenbatu gaitzazu, penitenteen kofradiako atetik aurrera.
- Fraileen gerrikoak edertu arren, istorio ororen funts gaituzue. Esan zenbat garen, Alexander agertu baino lehen.
- Lehenengo igarkizuneko begiak gogoratzen badituzu, orain hogeita bat gara. Ba al dago balio ez duenik, ez duelako ikusten?
- Venezia, Frantzia eta Croazia artean; San Vicente, Cuchilleria eta Fray Zacarías artean... Zer zenbaki dago Ferro eta Carril artean?
- Hau erraza da: hamabi gara; horietatik zenbat gaude Mariari begira?
- Mugi gabe ibiliz. Horrenbeste denbora ibili gabe, gauza bakarra esateko baino ez naiz gai. Zenbat?